Albisteak

2019ko edizioa

Uztailaren 26tik 28ra egingo dute Mundaka Festival jaialdiaren bosgarren edizioa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Dagoeneko eskuragarri daude hiru egunetarako bonu bereziak, 40 euroko prezioan. Abiada bizian saltzen ari dira.

  • Mundaka Festival

    Mundaka Festival

Hiru egun besterik ez dira igaro Mundaka Festival jaialdiaren laugarren edizioa amaitu denetik, baina antolatzaileek ez dute atseden hartzeko asmorik; izan ere, 2019ko festibala antolatzen ari dira jada, eta oraindik kontzerturik iragarri ez badute ere, datorren urteko edizioari buruzko argibideren bat edo beste eman dute.

Hasteko, 2019an Mundaka Festival jaialdia uztailaren 26tik 28ra izango dela jakinarazi dute. Gainera, hiru egunetarako bonu bereziak jarri dituzte salgai, 40 euroan.

Denbora gutxian, berrehundik gora saldu dituzte. Sarrera horiek, baina, ez dute kanpatzeko, aparkatzeko edota jaialdirako propio prestatutako postuetan jateko aukera emango.