Albisteak

Irailaren 11n

Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' Torontoko Zinemaldian aurkeztuko dute

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Iruñeko erraldoien eta buruhandien konpartsak New Yorkera egindako bidaia kontatzen du da espioitza ardatz duen 'Black is Beltza' pelikulak.

Zinema-aretoetara iritsi aurretik eta Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioan aurkeztu orduko, Torontoko Zinemaldian estreinatuko dute Fermin Muguruzaren Black is Beltza filma. Hain zuzen ere, irailaren 11n izango da aurkezpena, kantari irundarrak sare sozialen bidez jakitera eman duenez.

Aipatutako informazioa zabaltzeaz gain, pelikularen teaserra ere partekatu dute azken orduotan. Dakizuenez, urriaren 5etik aurrera egongo da ikusgai zinema-aretoetan Muguruzaren filma.

Fermin Muguruzak berak eta Harkaitz Canok idatzitako Black is Beltza komikian dago oinarrituta istorioa. Iruñeko erraldoien eta buruhandien konpartsak New Yorkera egindako bidaia kontatzen du da espioitza ardatz duen Black is Beltza pelikulak.