Albisteak

Martxoan, Kafe Antzokian

Jarabe de Palo Bilbon izango da disko berria aurkezten

L.Z.

Martxoaren 10ean helduko dira Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira, ¿Y ahora que hacemos? lana aurkeztera.

Larunbatean estreinatuko du ¿Y ahora que hacemos? disko berriko lehen singlea Jarabe de Palok. "La quiero morir" kantua Alejandro Sanz abeslariarekin batera grabatu du talde honek.

Gainera, abesti honen bideoklipa grabatzen hasi direla iragarri du Pau Donesen taldeak, Facebook bidez.

Disko berria

Martxoaren 1ean helduko da dendetara lan berria. Besteak beste, Joaquin Sabinak, M-Clanek eta Antonio Orozcok parte hartu dute disko honetan.

Aurkezpen bira

Gainera, aurki ¿Y ahora que hacemos? lan berriaren aurkezpen bira abiatuko dutela iragarri dute. Madrilen hasiko dute bira eta martxoaren 10ean Bilbora helduko dira. Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian arituko da Jarabe de Palo.