Albisteak

MTV Music Week

Belakoren kontzertua Bilbao Arenan izango da, eta ez Getxoko Portu Zaharrean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Antolakuntzaren arabera, Getxoko Portu Zaharrak ez ditu ikusleen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betetzen. Dena den, erabakiak ez du ordutegian eta ikusle kopuruan eraginik izango.

Belako taldeak MTV Music Week Bizkaiaren baitan emango duen kontzertua tokiz aldatu dute. Beraz, Getxoko Portu Zaharrean izan beharrean, Bilbao Arenan arituko dira zuzenean mungiarrak, Wolf Alice, La Casa Azul eta WAS taldeekin batera urriaren 31n.

Antolakuntzak azaldu duenaren arabera, Getxoko Portu Zaharrak ez ditu ikusleen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betetzen. Dena den, erabakiak ez du ordutegian eta ikusle kopuruan eraginik izango.