Albisteak

Agurra

Enkore taldeak agur esango du 2019an

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Hamar urteko ibilbidea eta gero, azken kontzertu-bira iragarri dute bizkaitarrek 2019rako.

  • Enkore taldea

    Enkore taldea. Argazkia: Facebook

2019an agertokiak utziko ditula iragarri du Enkore talde bizkaitarrak Facebooken argitaratutako ohar baten bidez. Hamar urteko ibilbidea garatu ostean, agur esateko ordua iritsi dela azaldu dute taldekideek.

"Beste mundu batzuetan murgiltzeko momentua dela sentitu dugu, hamaika amets, bizipen eta ikasketa biltzen jarraitzeko", adierazi dute. Hala eta guztiz ere, 2019an azken bira egingo dutela esan dute, eta "azken aldiz, abestera, dantzatzera eta elkarrekin izerditzera" gonbidatu dituzte haien jarraitzaileak.