Albisteak

Agenda

Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' diskoa aurkezteko data gehiago iragarri ditu

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Jon Basagurenen bandak urtarrilaren 12an ekin zion birari Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Martxora arte luzatuko dute bira.

  • Izaki Gardenak

    Izaki Gardenak

Izaki Gardenak taldeak kontzertu-bira abiatu zuen urtarrilean Dena Oskol diskoa aurkezteko.

Gasteizen, Bilbon, Oñatin, Gernika-Lumon eta Barañainen ibili ostean, beste hainbat agertokitan ere arituko da Jon Basagurenen banda: otsailean eta martxoan.

Hona hemen, iragarritako emanaldiak:

· Otsailaren 8an, Durangoko Plateruenan

· Otsailaren 15ean: Ondarroako Beikozini aretoan

· Otsailaren 22an: Azpeitiko San Agustinen

· Martxoaren 16ean: Donostiako Dabadaban

· Martxoaren 17an: Arrasateko Amaia Antzokian