Albisteak

Agenda

Gabon aurreko asteburuko musika eskaintza bildu dugu Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Besteak beste, Belako, Anari, Glaukoma eta Su ta Gar ibiliko dira Euskal Herriko agertoki eta aretoak girotzen datozen egunotan.

  • Belako

    Belako

San Tomas egunarekin abiatuko dugu aurten Gabon aurreko asteburua, eta ez da musika emanaldirik faltako Euskal Herrian.

OSTIRALA

Asteburuko kontzertuen errepasoa Anarik Balmasedako Klaret antzokian eskainiko duen kontzertua aipatuz hasiko dugu. Dead Bronco eta Ella La Rabia Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dura zuzenean. Bestalde, Inun Ondarroako Mobydick aretoa girotzeaz arduratuko da.

LARUNBATA

Larunbatean Rock jaialdia egingo dute Vianan eta Soziedad alkoholika, Eraso! y Modus Operandi taldeek joko dute. Horrez gain, Glaukomak kontzertua eskainiko du Atarrabiako Totem aretoan, 22:00etatik aurrera.

Halaber, Belako Igorreko Kiñu gaztetxean izango da, Sua taldearekin batera. Azkenik, Su ta Gar eta Wood Strings Gasteizko Jimmy Jazzen arituko dira zuzenean.