Albisteak

Bira

Gatibuk beste kontzertu bat emango du Donostian otsailaren 15ean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Otsailaren 16rako Gipuzkoako hiriburuan iragarritako kontzerturako sarrerak agortu direnez, beste zuzeneko emanaldi bat eskainiko du talde bizkaitarrak egun bat lehenago.

  • Gatibu

    Gatibu

Gatibu taldeak Donostian beste kontzertu bat emango duela iragarri du, otsailaren 15ean. Otsailaren 16rako Gipuzkoako hiriburuan iragarritako kontzerturako sarrerak agortu direnez, beste zuzeneko emanaldi bat eskainiko du talde bizkaitarrak egun bat lehenago.

Azken Indioak diskoa aurkezteko bira egiten ari da, eta honako hauek dira aurreikusitako kontzertuak:

Urtarrilak 11 eta 12, Bilboko Santana aretoa

Urtarrilak 19, Madrileko Caracol aretoa

Otsailak 2, Sevillako Custom aretoa

Otsailak 15 eta 16, Donostiako Intxaurrondo K.E.

Martxoak 23, Pariseko Euskal Etxea

Martxoak 30, Atarrabiako Totem aretoa

Apirilak 12, Biarritzeko Atabal aretoa

Maiatzaren 2tik 4ra, Caceres (Extremusika)

Maiatzak 11, Buñol

Sarrerak salgai daude taldearen web atarian.