Albisteak

Agenda

Grises, Willis Drummond eta McOnak taldeek ipiniko diote erritmoa asteburuari

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Kokein, Auritz, Olatz Salvador eta beste hainbat artista bildu ditugu agendan.

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

Asteburuari begira ipini gara, eta, ohikoa den bezala, datozen egunotan Euskal Herriko agertokietan eta aretoetan izango dugun eskaintza laburbildu dugu Gaztean.

OSTIRALA

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak ostiralerako prestatutako agendarekin ekingo diogu asteburuko errepasoari, Auritz taldekoak igoko baitira oholtzara 20:30ean.

Willis Drummond eta Kokein taldeek hitzordua dute ostiral honetan Ondarroako Beikozini aretoan, 22:30ean.

Halaber, honako zuzeneko hauek ere izango ditugu: Rufus T. Firely,Donostiako Dabadaban; Mice + Pelax, Alegiako gaztetxean, eta Marwan, Donostiako Doka aretoan.

LARUNBATA

Grises eta Seiurte taldeen zuzenekoak antolatu dituzte larunbat gauerako Berrizko Kultur Etxean. Horrez gain, Dama eta Lionhead arituko dira Andoaingo Gaztetxean, 22:30ean hasita.

McOnak taldeak, berriz, Barakaldoko Sanbizenten eskainiko du kontzertua, eta Marwanen jarraitzaileek hitzordua dute larunbat gauean Bilbon, Stage Live aretoan.

Azkenik, Olatz Salvadorren doinuek Elgoibarren izango dute oihartzuna.

Ondo pasa asteburua!