Albisteak

Bira

Huntza taldeak Glasgow hirian ekingo dio 'Xilema Tour' kontzertu birari

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Urtarrilaren 25ean eskainiko dute lehen zuzenekoa. Euskal Herriko hainbat agertokitan ez ezik, Madrilen eta Galizian ere ibiliko da taldea. Bira Bartzelonan amaituko dute gipuzkoarrek.

  • Xilema Tour 2019

    Xilema Tour 2019

Huntza taldeak Xilema diskoa aurkezteko bira iragarri du. Sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Eskozian eskainiko dute lehen kontzertua, Glasgow hirian, urtarrilaren 25ean. Ondoren, Euskal Herrian barrena ibiliko dira, baita Madrilen eta Galizian ere. Birako azken zuzenekoa Bartzelonan emango dute, apirilaren 19an.

Honako hauek dira iragarritako datak:

-Urtarrilak 25: Glasgow

-Otsailak 15: Leitza

-Otsailak 22: Anoeta

-Otsailak 23: Durango

-Martxoak 8: Vigo

-Martxoak 9: Santiago

-Martxoak 16: Madril

-Martxoak 29: Ondarroa

-Martxoak 30: Gasteiz

-Apirilak 12: Oñati

-Apirilak 13: Azkoitia

-Apirilak 29: Bartzelona