Albisteak

Aurkezpena

Lisabö taldeak kontzertu bira iragarri du disko berria aurkezteko

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Martxoaren 2an eskainiko dute donostiarrek lehen kontzertua Donostian, eta Porton amaituko dute 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' bira, NOS Primavera Sounden.

  • Lisabö

    Lisabö

Lisabö taldeak Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen diskoa aurkezteko bira iragarri du.

Zazpi urteko isilaldiaren ostean, lan berria kaleratu zuen banda donostiarrak 2018an, eta orain agertokietan aurkezteko ordua iritsi zaiela azaldu dute taldekideek.

Oraingoz, sei emanaldi eskainiko dituzte:

Martxoak 2: Donostiako Intxaurrondo KE, + MURSEGO

Martxoak 21: Gasteizko Jimmy Jazz, + MURSEGO

Apirilak 14: Bilboko Kafe Antzokia, + ELLE BELGA

Maiatzak 25: Sarako UsoPop Festibala

Maiatzak 31: Bartzelonako Primavera Sound

Ekainak 7: Portoko NOS Primavera Sound