Albisteak

Lan berria

Modus Operandik Madrilen eta Katalunian aurkeztuko du disko berria

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Papawanda taldearekin batera arituko da Iñaki Ortiz de Villalbaren banda Madrilen, martxoaren 16ean; Katalunian, berriz, bi hitzordu izango dituzte otsailean.

  • Modus Operandi

    Modus Operandi

Modus Operandik disko berria aurkezteko kontzertua eskainiko du Madrilen, martxoaren 16an, Independance Club aretoan. Besteak beste, "Gora Gure Bihotzak" arrakasta eskainiko dute zuzenean.

Iñaki Ortiz de Villalbak, Betagarriko abeslariak, sortutako banda Papawandarekin batera igoko da oholtzara, 20:00etan.

Katalunian, bestetik, bi geldialdi egingo ditu taldeak otsailean: 13an Gironako La Mirona aretoan, eta 14ean Bartzelonako Salamandra aretoan.

Sarrerak salgai daude, hamar euroren truke.