Albisteak

Iragarpena

Laurent Garnier, John Talabot, Honey Dijon eta Todd Terje, BBK Live jaialdian

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Uztailaren 11tik 13ra Basoa gunean arituko diren hamabost artisten izenak jakinarazi ditu antolakuntzak

  • John Talabot

    John Talabot

¿Bilbao BBK Live jaialdiak iragarri duenez, Laurent Garnier, John Talabot, Honey Dijon, Todd Terje dj set, Midland eta Bicep dj set izango dira, besteak beste, Basoa agertokian, uztailaren 11tik 13ra. Musika elektronikoari eskainitako guneak laugarren edizioa izango du aurten.

Gaur egungo techno eta house doinuen erreferente horiez gain, Alicia Carrera, Alvaro Cabana, Courtesy, DJ Dustin, DJ Seinfeld, Ketiov, Moxie, Octo Octa eta Tama Sumo ere arduratuko dira Basos girotzeaz.

Hala, Bilbao BBK Live jaialdiko musika-eskaintza anitza osatuko dute hamabost artista horiek, eletronikari tokia emanez.