Albisteak

Iragarpena

Berri Txarrakek Biarritzen abiatuko du 'Ikusi Arte Tour' bira, otsailaren 16an

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Oraingoz baieztatuta dauden daten berri eman du taldeak. Bira Iruñean amaituko da, azaroaren 23an.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrak taldeak 'Ikusi Arte Tour' biran aurreikusitako kontzertuen lehen datak iragarri ditu sare sozialen bidez. Sarrerak salgai ipini dituzte Interneten.

Emandako informazioaren arabera, lehen zuzenekoa otsailaren 16an izango da, Biarritzeko La Halle D'Iratyn, eta sarrerak agortuta daude jada, baita Iruñean hirukoteak emango dituen azken bi emanaldietakoak ere. Otsailaren 14an, informazio gehiago jakinaraziko dute.

Ondoren, honako hitzordu hauen berri eman du taldeak:

-Martxoak 1: Valentzia (Moon Valencia)

-Martxoak 15: Leon (Studio 54)

-Martxoak 16: Santiago de Compostela (Capitol aretoa)

-Martxoak 23: La Laguna, Tenerife (Aguere aretoa)

-Martxoak 29: Zaragoza (Esquinas antzokia)

-Martxoak 30: La Mirona, Salt

-Apirilak 5: Bordele (Salle des Fêtes du Grand Parc)

-Apirilak 6: Paris (La Maroquinerie)

-Maiatzak 4: Villarobledo, Albacete (Viña Rock)

-Ekainak 29: Madril (Caja Magica)

-Uztailak 6: Viveiro (Resurrection Fest)

-Uztailak 20: Ezkarai (Konstituzio Plaza)

-Uztailak 27: Corral de Calatrava, Ciudad Real (Choorockfest)

-Abuztuak 9: Aranda de Duero (Sonorama)

-Azaroak 22 eta 23: Iruñea (Nafarroa Arena)

'Etenaldi mugagabea'

Berri Txarrak taldeak "ziklo ahaztezin bat itxiko du" 2019an, "Ikusi Arte Tour 2019" izeneko bira luze bat egin ondoren, "etenaldi mugagabea" egingo baitu hirukoteak, Gorka Urbizuk abenduan ohar batean azaldu zuenez.