Albisteak

Aurkezpena

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak disko berria kaleratuko du martxoaren 1ean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

'AitzStar' izena du proiektuak, eta aurkezpen-biraren lehen kontzertuak iragarri ditu bikote donostiarrak.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado

    Niña Coyote eta Chico Tornado

Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak disko berria argitaratuko du martxoaren 1ean. AitzStar du izena, eta horren ibilbideko hirugarren lana da.

Lan berriarekin batera, kontzertu-bira iragarri dute, eta Euskal Herrian hainbat geldialdi aurreikusi dituzte.

Hona hemen data guztiak:

-Martxoak 2: Tenerife (Café Quilombo)

-Martxoak 4: Tenerife (Bodegas Suertes del Marques)

-Martxoak 9: Oviedo

-Martxoak 10: Madril (Radio 3)

-Martxoak 29: Bartzelona (Uploaad SON Estrella Galicia aretoa)

-Apirilak 11: Bilbo (Kafe Antzokia)

-Apirilak 12: Gasteiz (Jimmy Jazz aretoa)

-Apirilak 13: Donostia (Intxaurrondo)

-Maiatzak 10: Ourense (El Pueblo)

-Maiatzak 11: Coruña (Club SON Estrella Galicia hondartza)

-Maiatzak 12: Ferrol (Super 8 SON Estrella Galicia)

-Maiatzak 18: Valentzia

-Maiatzak 24-25: Madril (Tomavistas)

-Maiatzak 25: Iruña Rock