Albisteak

Kontzertuak

Hesian taldeak bira berriko lehen datak iragarri ditu

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Donostiako Doka Kafe Antzokian ekingo diote kontzertu-birari otsailaren 14an. Sarrerak salgai daude Wegow webgunean.

  • Hesian taldearen bira

    Hesian taldearen bira

Hesian taldeak Hasiera diskoa aurkezteko birako lehen datak iragarri ditu. Donostiako Doka Kafe Antzokian emango dute lehen emanaldia otsailaren 14an. Sarrerak salgai daude Wegow webgunean.

Horrez gain, honako zuzeneko hauek ere iragarri dituzte:

-Otsailak 23: Durango 40 Minutu Rock jaialdia

-Martxoak 2: Madril (Independance Club aretoa)

-Martxoak 8: Bartzelona (Razzmatazz 2 aretoa)

-Apirilak 5: Santiago (Malatesta aretoa)