Albisteak

Los Angelesen

Lady Gaga, Childish Gambino eta Kacey Musgraves izan dira nagusi Grammy sarietan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horrez gain, Cardi B abeslariak rap disko onenaren garaikurra irabazi du. Historian sari hori irabazi duen lehen emakumea izan da.

  • Lady Gaga, EFE

    Lady Gaga, EFE

Kacey Musgraves country abeslariak lau Grammy sari irabazi ditu bart gauean Los Angelesen izandako sari-banaketan. 30 urteko musikaria honako lau kategoria hauetan izan da nagusi: urteko disko onena, country disko onena, country abesti onena, eta urteko country emanaldi onena.

Era berean, Childish Gambinok ere beste lau sari eraman ditu etxera (urteko grabazio onena, urteko kanta onena, urteko rap emanaldi onena eta bideo onena "This is America").


Lady Gagak, bere aldetik, hiru gramofono lortu ditu: bakarkako pop emanaldi onena ("Joanne"), bikoteka edo taldeka egindako pop emanaldi onena ("Shallow"), eta ikus-hedabide batentzat idatzitako abesti onena ("Shallow").

Horrez gain, Cardi B izan zen gaueko beste protagonistetako bat. Izan ere, rap disko onena izendatu zuten Invasion of Privacy. Emakume batek sari hori lortzen duen lehen aldia da historian.