Albisteak

Dida

Ion Martinezek 'Dida' saioan egindako bakarrizketa biral bihurtu da

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

'Txiki' ezizena du, donostiarra da, eta Gazteako 'Dida' saioan egindako bakarrizketa bolo-bolo hedatu da sarean Whatsapp bidez.

1:48
Txiki

Ion Martinez Esnaola ('Txiki') donostiarrak Gazteako 'Dida' saiora egindako bisitak izugarrizko hedakuntza izan du sarean.

Izan ere, bolo-bolo hedatu da Whatsapp bidez aktorearen "40 urte eta aldapan behera niek" bakarrizketa.

Txikik umorez bete du 40 urte betetzeak dakartzan gorabeherak. Horretarako, bizipenetan oinarritutako saioa prestatu du.

Entzun HEMEN!!