Albisteak

Agenda

La Habitación Roja, Lisabö eta Esne Beltza, asteburuko kontzertuen agendan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Stai Zitto, Matilda, Mursego, Auritz eta beste hainbat taldek girotuko dituzte egunotan Euskal Herriko agertokiak eta oholtzak.

  • Esne Beltza

    Esne Beltza

Inauteriak ospatuko dituzte asteburu honetan Euskal Herriko hainbat eta hainbat herri eta hiritan.

Hori dela eta, kontzerturik ez da faltako datozen egunotan. Astero bezala, errepasoa egin dugu Gaztean.

OSTIRALA

Guda Dantza eta Stai Zitto Amurrion arituko dira zuzenean jotzen, Burubio Kultur Elkartean, 22:30ean hasita. La Habitacion Roja taldeak bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan: ostiralean Bilboko Stage Live aretoan, eta larunbatean, Donostiako Dabadaban.

Horrez gain, Matilda taldea Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoko oholtzara igoko da, 21:00etan. Auritzekoak, bere aldetik, Iruñeko Zentral aretoan izango dira zuzenekoa ematen.

LARUNBATA

Larunbatean hitzordu bikoitza izango dute Intxaurrondo Kultur Elkartean, Lisabö eta Mursego arituko baitira agertokian, 22:00etatik aurrera. Iruñeko Zentral aretoan ere bi taldek joko dute: Esne Beltzak eta Pupil-lesek.

Halaber, Mafalda eta Ezetaerre taldekoek Donostiako Dokan emango duten kontzertua aipatuko dugu.