Albisteak

Iragarpena

Hesian taldeak 'Hasiera' birako kontzertu gehiago iragarri ditu

Itziar Urdapilleta | eitb.eus

Otsailaren 14an abiatu zuten bira Donostian, eta datozen hilabeteetako agenda aurkeztu du orain.

  • Hesian taldea

    Hesian taldea

Hesian taldeak hitzordu gehiago iragarri ditu Hasiera diskoa aurkezteko abiatutako kontzertu-birarako. Hala, honako kontzertu hauek emango ditu taldeak datozen hilabeteotan:

-Ekainak 8: Erandio

-Ekainak 22: Eibarko festetan (Nøgen taldearekin)

-Ekainak 25: Irun

-Ekainak 27: Sestaoko jaietan

-Ekainak 28: Lasarte

-Uztailak 13: Urretxu

-Uztailak 20: Barakaldo

-Abuztuak 6: Lizarra

-Abuztuak 18: Zarautz

-Abuztuak 31: Vilefranque