Albisteak

Iragarpena

The Cult, Melvins eta Neko Case, Azkena Rock Festivaleko azken iragarpenak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Unsane taldeak, bere aldetik, ezingo du parte hartu osasun-arazoak direla medio. Jaialdia ekainaren 21ean eta 22an izango da Arabako hiriburuan.

  • The Cult

    The Cult

Azkena Rock Festival jaialdiko kartela itxiko duten taldeak iragarri ditu antolakuntzak: The Cult, Melvins eta Neko Case.

The Cult banda Gasteizera itzuliko da, orain dela bi urte izandako arrakastaren ostean. Oraingoan, Sonic Temple disko mitikoko abestiak eskainiko ditu Ian Astburyren taldeak, lan hori argitaratu zela 30 urte bete direnean.

Horrez gain, Unsane taldeak bertan behera utzi du jaialdian eman behar zuen kontzertua, osasun-arrazoiak direla medio.

Honako hau da egitaraua:

Ostirala, 21

Stray Cats, The B-52s, Deadland Ritual, Blackberry Smoke, Glassjaw, The living end, Lucero, Inglorious, Tropical Fuck Storm, The hillbilly moon explosion, Surfbort, Micky & The Buzz, Giante.

Trashville: Blind Rage & Violence, The cheating hearts, Dollar Bill & His One man band, Los duques de Monterrey.

DJak: DJ Bop Hop, Laura Preminger, DJ Señor Lobo, Cristina Sandalia.


Larunbata, 22

Wilco, The Cult 'A Sonic Temple', Tesla, Melvins, Philip H. Anselmo & The Illegals, Neko Case, Corrosion of Conformity, Meat Puppets, Morgan, Mt. Joy, Starcrawler, Garbayo, Outgravity.

Trashville: Los Torontos, Pussycat & The Dirty Johnsons, The Courettes, Deadbeatz

DJak: Deborah Devobot, Holy Cuervo DJak, DJ Arbis vs Dj gautxos/ wolf-a dj

Bonoa: 120€
Bonoa + kanpina: 130€
Eguneko sarrera: 65€
Salmenta: www.azkenarockfestival.com