Albisteak

Uztailak 1-21

Talabot, Columbine eta Clara Luciani, Biarritz en Ete jaialdiko iragarpen berriak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Clara Luciani, Busy P B2B Molècule, Claire Laffut eta Party Sèche ere izango dira Biarritzen uztailaren 19tik 21era.

  • John Talabot

    John Talabot

Biarritz en Ete jaialdiak izen gehiago iragarri ditu gaur. John Talabot eta Columbine ez ezik, Clara Luciani, Busy, P B2B Molècule, Claire Laffut eta Party Sèche ere izango dira Lapurdin uztailaren 19tik 21era.

Jaialdiak egunez eguneko egitaraua aurkeztu du: uztailaren 19an (ostirala) Nekfeu izango da kartelburua, Romeo Elvis uztailaren 20an (larunbata) eta Charlotte Gainsbourg uztailaren 21ean (igandea).

Biarritz en Ete Ozeanoaren Hirian egingo dute, eta egitarauari buruzko xehetasun gehiago eman dituzte antolatzaileek. Hala, orain arte iragarritako taldeez gain, Columbine, Clara Luciano, John Talabot, Claire Laffut, Busy P B2B Molecule eta Party Seche musikariek ere hartuko dute parte.

Sarrerak salgai daude: 47 euroan, gau baterako, eta 71,5 euroan, bi edo hiru gauetarako.

Uztailak 19, ostirala

Nekfeu, John Talabot, 2manyDJs (DJ set), Kap Bambino, Alpha Wann, Party Seche…

Uztailak 20, larunbata

Romeo Elvis, Columbine, Clara Luciani, Flavien Berger, Busy P B2B Molécule, Kompromat (Vitalic & Rebeka Warrior), Claire Laffut…

Uztailak 21, igandea

Charlotte Gainsbourg, Hot Chip, Sebastian, Dream Wife…