Albisteak

Ekainak 15

Zea Mays, Tremenda Jauria eta Surfin' Bichos Bilbon, BBK Live jaialdiaren eskutik

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Cruz Cafune, La Zowi, Sara Zozaya eta beste hainbat proposamen ere badakartza Bilbao BBK Live jaialdiak Deustun antolatutako 'Hirian' egitarauan.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Bilbao BBK Live jaialdiak 'Hirian' egitaraua aurkeztu du. Besteak beste, Zea Mays, Tremenda Jauria, Surfin' Bichos eta Putochinomaricon taldeak arituko dira, zuzenean, ekainaren 15ean Bilbon, Deustu auzoan, sarrera doan dutela.

Kobeta mendiko giroa hirira ekartzea da kontzertu horien helburu, jai-giroa hirira ere eramatea, alegia.

Honako hauek dira iragarritako musikariak:
Liam Cruz Cafuné
Chico Blanco
Kumbia Queers
La Dani
La Zowi
Las Odio
Los Mambo Jambo
Mitto Koronkon
Putochinomaricón
Surfin' Bichos
Tremenda Jauría
Zea Mays
Sara Zozaya

Basoa In The City
Bihotza
Dave P
Juanito Jones
Marc Piñol