2019/06/07

11:23

Albisteak

Ekainak 21-22

Gang of Four taldeak ordezkatuko du Melvins Azkena Rock jaialdian

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

'Entertainment' diskoaren 40. urteurrena ospatzeko Europan emango duen lehen kontzertua izango da post-punk banda mitikoarentzat.

  • Gangs of Four

    Gangs of Four

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Orain dela pare bat egun Melvinsek Azkena Rock jaialdian ematekoa zuen kontzertua bertan behera utzi ostean, Gang of Four bandak ordezkatuko du Gasteizko emanaldian.

1979an Entertainment diskoa kaleratu zuenez gero, post-punk estiloa landu duen historiako banda garrantzitsuenetakoa izan da Gang of Four.

Lan haren 40. urteurrena ospatzeko bira abiatu dute Europan, eta lehen geldialdia Arabako hiriburua egingo dute. Hitzordua ekainaren 22an izango da, Mendizabalako Respect agertokian, 23:20ean.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena