Albisteak

Kontzertuak

Ze Esatek! eta Dientes de Luna taldeek girotuko dute asteburua

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, beste hainbat kontzertu ere izango ditugu Euskal Herrian, eta laburpena egin dugu Gaztean.

  • Ze Esatek!

    Ze Esatek!

Kontzertuz lepo dator asteburua Euskal Herrian. Horietako hitzordu batzuk bildu ditugu Gaztean.

OSTIRALA

Ze Esatek! eta Bad Sound System taldeek Bilboko Otxarkoaga auzoan kontzertua eskainiko dute ostiral gauean, 22:30ean hasita. Moxalekoak, bere aldetik, Donostiako Dabadaban izango dira.

Bestalde, Dientes de Luna, Modus Operandi eta Trikizio Gallartako plazako oholtzan arituko dira zuzenean.

Halaber, Txapelpunk, Kaotiko eta Josetxu Piperrak & The Riber Band Donostiako Herrera auzoan ikusi eta entzun ahal izango ditugu, 22:00etan.

LARUNBATA

Andoaingo Rock Jaialdiak 12. edizioa egingo du aurten. Eguerdian hasi eta gauera arte hainbat emanaldi antolatu dituzte herrian. Tuteran ere rock doinuak izango dira nagusi asteburuan, Ribera Sound jaialdiari esker.

Azkenik, Pelax taldeak Elorrioko gaztetxean emango duen kontzertua aipatuko dugu. 20:00etan hasiko da zuzenekoa.