Albisteak

Uztailak 14

Berri Txarrakek Kobetamendin emango duen kontzertuko egitarau osoa iragarri du

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

16:30ean hasita, zortzi ordu inguru iraungo du festak. Kontzertu nagusiaren aurretik, hainbat jarduera antolatu dituzte.

  • Berri Txarrak, Bilbon emandako kontzertu batean. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak, Bilbon emandako kontzertu batean. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrak taldeak kontzertu erraldoia emango du uztailaren 14an Kobetamendin, abenduan etenaldi mugagabea egingo zuela azaldu ostean abiatutako Ikusi Arte Tour agur-biraren baitan.

Kontzertu nagusiaz gain, bestelako kultur-proposamenak eramango dituzte Kobetamendira.

Zaleen gunea

16:30-20:30

• Trakamatraka: haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen-tailerra.

• Erraia: Zirkua eta musika uztartzen dituen emanaldia.

• Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa + gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izango dira.

• Kolpez blai: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.

• Meeting Point: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.

AHOTSENEA ere Kobetamendin izango da

Ahotsenea ere Kobetamendin izango da, eta kudeatuko dituen 2 agertokietan 8 musika talderen kontzertu laburrak izango dira, 30 minutukoa bakoitza.

• Diabolo Kiwi (Nafarroa Beherea)

• Iont (Araba)

• Patx & Run (Araba/Bizkaia)

• Huts (Bizkaia)

• Dukka (Gipuzkoa)

• Natali (Gipuzkoa)

• Atzapar (Nafarroa)

• Larra Bideak (Nafarroa)

Berri Txarrak Lagunartean 21:00-23:30

• Anari Alberdi (ANARI)

• Iñaki 'Matxet' (SEGA SOUND KILLERS)

• BROKEN BROTHERS BRASS BAND

• Facu Díaz

• Jurgi Ekiza (WILLIS DRUMMOND, ERABATERA, EKIZA)

• Ricky Falkner (EGON SODA, LOVE OF LESBIAN, …)

• Aitor Gorosabel (SU TA GAR)

• Iseo (ISEO & DODOSOUND)

• Toni Mejías (LOS CHIKOS DEL MAÍZ, RIOT PROGAPANDA)

• Aritz Mendieta (DEABRUAK TEILATUETAN)

• Karlos Osinaga 'Txap' (LISABÖ)

• Martí Perarnau IV (MUCHO)

• Aiora Renteria (ZEA MAYS)

• David Ruiz (LA MARAVILLOSA ORQUESTA DEL ALCOHOL – La M.O.D.A.)

• Nerea Urbizu (ENE KANTAK, KATAMALO)

• Enrique Villarreal 'El Drogas' (EL DROGAS, BARRICADA)