2019/06/18

10:38

Albisteak

Uztailak 11, 12 eta 13

12 agertoki Bilbao BBK Liven, The Strokes, Rosalia eta gainerako 100 artistentzat

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Ordutegiak eta egitarau osagarria zehaztu ditu antolakuntzak, Charlotte Adigéry, The Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango iragartzeaz gain.

  • Bilbao BBK Live 2018. Argazkia: Tom Hagen

    Bilbao BBK Live 2018. Argazkia: Tom Hagen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbao BBK Live jaialdiak 14. edizioa egingo du aurten, uztailaren 11tik 13ra, Kobetamendin. Antolakuntzak jaialdiaren inguruko hainbat xehetasun zehaztu ditu.

Aurten hamabi agertoki izango dira, eta guztiek euskal izenak edukiko dituzte: horietatik 7, jaialdiaren gunearen barruan kokatuko ditu.

The Strokes, Liam Gallagher, Rosalia, Weeezer, Vetusta Morla, Brockhampton eta Hot Chip arituko dira "Nagusi" agertokian. "Bestean" oholtza gainean, berriz, honako artista hauek izango dira: Thom Yorke, Tomorrow's Modern Boxes, The Good, The Bad & The Queen, Nils Frahm, Suede, Idles, The Blaze, Vince Staples.

Musikari eklektikoenek "Txiki" agertokian eskainiko dute emanaldia: The Voidz, Slaves, Mueveloreina eta Pony Bravo. Horrez gain, Nicola Cruz eta Yaeji, Sleaford Mods, Jonathan Bree, HVOB eta Cut Copy arduratuko dira Gora! karpa girotzeaz, baita 2manydjs ere.

Banda berrien aukeraketa zabala prestatu dute "Firestone" eszenatokirako: Delaporte, Baiuca, Lester y Eliza, Georgia, Perro o Boy Azooga.

Elektronika doinuek "Basoa" gunea hartuko dute beste urte batez. Lehen egunean, LGTBI kolektiboaren gau berezia izango da: Honey Dijon, Midland, Octo Octa, Courtesy eta Ketiov. Bigarren egunean iritsiko da Laurent Garnierren emanaldia, eta larunbatean, Bicep, Todd Terje eta John Talaboten txanda izango da.

"Lasai" izeneko eremuan, bestalde, Red Light Radio kateak mundu osora zuzenean zabalduko duen egitarau berezia eskainiko du. Larunbatean, John Talabotek hautatutako disko-jartzaileak arituko dira.

Hiru izen berri iragarri ditu jaialdiak: Charlotte Adigéry, The Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango.

Ordutegiak eskuragarri daude jaialdiaren webgunean eta aplikazioan. Aipatzekoa da Slaves taldearen kontzertua ostiralerik ostegunera aldatu dutela.

Akelarre

Jaialdiaren kanpalekua ere musikaz girotuta egongo da, Akelarri egitarauari esker. Nicola Cruz disko-jartzailea Tornado Wallace eta beste hainbat emanaldi sorpresa.

Bereziak

Jaialdiaren doinuak hirigunera iritsiko dira aurten ere. Hala, kontzertu ugari antolatu dituzte Bilbon, lau agertokitan: Isozaki Eraikinetan, Albia Lorategietan, Areatzan eta BBK Aretoaren pareko eszebatokian. Mastodonte, Anni B Sweet, Cariño, Gimnástica, Los Hermanos Cubero, Lorena Álvarez, Mujeres, Pony Bravo, The Intergalactic Republic of Kongo eta Venturi taldeek girotuko dute hirigunea.

"Ez beti da Ez"

Eraso sexisten aurkako kanpaina egingo dute: arretarako telefonoa, eta erasoak identifikatu eta horiei erantzuteko gida.

EGITARAUA

Asteazkena, 10

(Kanpalekuan daudenentzat soilik)

Akelarre

20:30 NICOLA CRUZ

23:30 TORNADO WALLACE

Osteguna, 11

Nagusia

18:25 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA

20:40 VETUSTA MORLA

23:15 LIAM GALLAGHER

02:05 MODESELEKTOR live

Bestean

17:45 ERABATERA

19:30 JOHN GRANT

22:05 NILS FRAHM

00:40 THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES

Gora!

17:30 BELATZ

19:40 BIIG PIIG

22:00 SLEAFORD MODS

00:35 NICOLA CRUZ live

03:15 YAEJI

04:30 MR. K

Txiki

17:25 SUA

18:45 THE PSYCHOTIC MONKS

20:55 KHRUANGBIN

23:10 SLAVES

02:00 THE VOIDZ

Firestone

18:00 DELAPORTE

20:00 IDER

22:00 BAIUCA

00:15 MS NINA

Basoa

17:00 KETIOV

19:00 COURTESY

21:45 OCTO OCTA

00:30 MIDLAND

03:15 HONEY DIJON

Lasai

19:00 MIRAVALLES

21:00 ORPHEU THE WIZARD

23:00 CASPER TIELROOIJ

01:00 ELENA COLOMBI

03:00 FORT ROMEAU

Ostirala, 12

Nagusia

18:35 MOURN

20:40 BROCKHAMPTON

23:00 ROSALÍA

01:35 THE STROKES

Bestean

17:40 OSO LEONE

19:30 SECOND

21:50 IDLES

00:10 SUEDE

03:00 THE BLAZE

Gora!

17:30 OLATZ SALVADOR

19:40 UNIFORMS

21:45 JONATHAN BREE

00:25 PRINCESS NOKIA

03:00 OMAR SOULEYMAN

04:00 ZAZA

05:30 DJAKE

Txiki

18:50 CECILIO G

20:50 ANARI

23:05 THE INTERGALACTIC REPUBLIC OF KONGO

01:55 MUEVELOREINA

Firestone

18:00 ANTIFAN

20:00 LESTER Y ELIZA

22:05 GEORGIA

Basoa

17:00 ALVARO CABANA

19:00 MOXIE

22:00 DJ SEINFELD

01:00 BICEP dj set

04:00 LAURENT GARNIER

Lasai

19:00 MUEVELOCUMBIA

21:00 OLIVIA

23:00 DJOHNSTON

01:00 JULIAN FALK

03:00 MISLAV

Larunbata, 13

Nagusia

18:25 CUPIDO

20:15 NATHY PELUSO

22:55 WEEZER

01:40 HOT CHIP

Bestean

17:40 NØGEN

19:15 NADIA ROSE

21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN

00:20 VINCE STAPLES

Gora!

17:30 SERRULLA

19:20 CALA VENTO

21:45 KERO KERO BONITO

00:30 HVOB live

03:00 CUT COPY

04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY

05:00 2MANYDJS dj set

Txiki

18:50 ALIEN TANGO

20:30 VIAGRA BOYS

23:20 SHAME

01:30 PONY BRAVO

Firestone

18:00 LAS LIGAS MENORES

19:35 PERRO

22:00 BOY AZOOGA

Basoa

17:00 ALICIA CARRERA

19:00 TAMA SUMO

22:00 DJ DUSTIN

01:00 TODD TERJE dj set

04:00 JOHN TALABOT

Lasai

19:00 FENNA FICTION

21:00 SACHA MAMBO

23:00 NINJA

01:00 PHUONG-DAN

03:00 NUEL


Bonua: 160€ + gastuak

Bono + Camping: 175€ + gastuak

Eguneko sarrera: 62€ + gastuak

Salmenta:

bilbaobbklive.com


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena