Albisteak

Ekainak 28, 29 eta 30

EHZ Festibalak egunez eguneko egitaraua aurkeztu du

Itziar Urdapilleta

Gari & Maldanbera, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Willis Drummond taldeek hartuko dute parte, besteak beste, Irisarrin ekainaren 28tik 30era egingo den jaialdian.

  • EHZ Festibala

    EHZ Festibala

EHZ Festibalak ekainaren 28tik 30era Irisarrin eskainiko duen egitaraua aurkeztu du, egunez egun.

Kontzertuei dagokienez, lehen egunean, Gari & Maldanbera, Diabolo Kiwi, Liher, Koban, Manu Louis, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri, The Pe'Cheels eta Madeleine igoko dira oholtza gainera.

Larunbatean, honako talde hauen txanda izango da: Pelax, Niña Coyote eta Chico Tornado, Montauk, Rodeo, The Old School Funky Family, The Very Small Orquestra, Anari, Toi D'Abord, Alba, Cumbiam'Bero eta ElektroBuiaka.

Musika emanaldiak ez ezik, tailerrak, eztabaida-gunean eta bestelako jarduerak ere antolatu ditu jaialdiak. Hala, bigarren egunean, hainbat gai jorratuko dituzte: eraso sexistak, besta & militantzia, antolakuntza & autogestioa, G7a eta etorkinei Euskal Herrian egiten zaien harrera.

Azken egunean, igandean, talde ugarik osatuko dute egitaraua: Iseo & Dodosound, Willis Drummond, Led Silhouette, Ray Fernandezm Oihaneko Zühainetan, Ibil Bedi eta Lu Rois izango ditugu entzungai. Horiez gain, Broken Brothers Brass Band, Txakatuk, Toi D'abord, Astokillo Circus eta La Jodedera.