Albisteak

Agenda

Kontzertuz lepo dator ekaineko azken asteburua

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

EHZ Festibala egingo dute asteburu honetan Irisarrin. Horrez gain, musika-hitzordu mordoa izango ditugu

  • Huntza

    Huntza

Ekaineko azken asteburuko agenda errepasatuko dugu Gaztean, astero egiten dugun moduan.

OSTIRALA

EHZ Festibalak Irisarri hartuko du asteburu honetan, eta ez da musika-eskaintzarik faltako, beste hainbat jarduerez gain.

Jaialdi horrez gain, honako kontzertu hauek ere baditugu agendan, besteak beste: Huntza (Ataunen), Modus Operandi eta Gora Herria (Elgetan), En Tol Sarmiento eta Oxabi (Hiriburun), Hesian eta McOnak (Lasarte-Orian) eta Gatibu (Mungian).

LARUNBATA

Enkorek Arbizun emango duen zuzenekoarekin hasik dugu larunbateko laburpena. Izaki Gardenak taldekoak, bere aldetik, Ataunen izango dira. Modus Operandik eta Oxabik asteburuko bigarren kontzertua eskainiko dute Gueñesen.

Eskean Kristokoek Zumarragako Zelai Atizki plaza girotuko dute; Usurbilen, berriz, Skasti, Zaparra eta En Tol Sarmiento Txosnaguneko agertokira igoko dira.