Albisteak

Uda

Gazteak jarriko zaitu tenperatura egokian udan!

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Uztailaren 1etik irailaren 8ra arte, udako programazioa izango dugu Gaztean.

  • Dida Fresh

    Dida Fresh

Udako kantu freskagarrienak, atzo, gaur eta biharko kantu arrakastatsuenak, eta joera markatzen duten kantuak izango dituzu lagun, guk bilatuko ditugu zuretzat. Musika gogoko baduzu, guk badakigu zein zerrenda duzun gustuko!

Musikaz gain, 08:00etan hasi eta 11:00ak bitartean, udako klasiko bat itzuliko da: 'Dida Fresh!' saioa.

Lehiaketa udatiarrak, xelebritiak, kolaboratzaile berriak, udako "foñoteka" herrikoia, dedikatoriak… Betiko 'Dida', baina izotzarekin, hondartzatik eta koltxoneta gainean!

16:00etan hasi eta 19:00ak arte, Ainhoa eta Oizederren 'Txiringitu!' saioa izango dugu. Hondartzan edo igerilekuan soroslea topatzen ez baduzu, zaude lasai! Eraman Gaztea zure mugikorrean, gure txiringitotik guk zainduko zaitugu beroaldietatik!

Larunbat eguerdietan, berriz, Top Gaztea zerrendaren udako errepasoa izango duzue 12:00etan hasi eta 14:00ak arte.

Udan jaialdirik ez da faltako, eta Gaztea bertan izango da! Besteak beste, BBK Live jaialdi handian izango da Gaztea, irratian eta sare sozialetan. Jarraitu bertako artistak, nobedadeak eta Gaztearen gomendioak.

Gehiago nahi baduzu, igande gauetan, 22:00etatik 23:00etara, 'B Aldea jaialdiak'. Festibaletako menua oso zabala dela-eta, ez dakizula zer ikusi? Lasai, aukeraketa egingo du Gazteak zuretzat.

Eta oraindik ez bazara ase, adi Gazteak emisioan eskainiko dizkizun monografikoei! Irratian eta podcastetan eskuragarri egongo dira: jaialdiak, emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultua… Lagunen aurrean aditu baten plantak egin nahi baduzu, ez galdu Gaztearen podcast eskaintza!