Albisteak

'Ikusi Arte' bira

Berri Txarrakek Madrilera eta Bartzelonara eramango agur-bira

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Azaroaren 1ean eta 2an Bartzelonan eskainiko du emanaldia; azaroaren 9an, berriz, Madrilgo Wizink Centerren.

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak Madrilen eta Bartzelonan ere kontzertuak eskainiko dituela iragarri du, 'Ikusi Arte Tour' bira agurtzeko.

Azaroaren 1ean Razzmatazz aretoan izango da hirukotea eta hurrengo egunean, azaroaren 2an, Apolo aretoan. Ondoren Iruñeko azken agurra baino lehen, beste data bat gehitu diote birari: azaroaren 9an, Madrilgo Wizink Centerren. Sarrerak salgai daude Interneten.