Albisteak

Kontzertuak

Gatibu, Huntza eta La Furia eta DJ Txurru, Iruñeko sanferminetan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Uztailaren 6tik 14ra, kontzertu ugari hartuko ditu Nafarroako hiriburuko Foruen plazak.

  • Gatibu

    Gatibu

Iruñean dena prest dago aurtengo sanferminak ospatzeko, eta urtero moduan, kontzertu mordoa antolatu dituzte.

Foruen plazan izango direnak aipatuko ditugu Gaztean.

Uztailak 6

Efecto Mariposa eta Soraya

Uztailak 7

Koma eta Mafalda

Uztailak 8

Los Lucians eta Amaya Arboniés

Uztailak 9

DJ Txurru

Uztailak 10

DJ Josu Rodriguez

Uztailak 11

Huntza eta Hagoan

Uztailak 12

La Furia eta Ayax y Prok

Uztailak 13

Gatibu eta La Ira

Uztailak 14

Javier Erro

Kontzertuak 23:30ean hasiko dira, azken egunekoa izan ezik, 21:15etik 23:45era izango baita.