Albisteak

Agenda

Asteburuko kontzertuen agenda osatu dugu Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Bilbao BBK Live jaialdiaz gain, Euskal Herrian izango ditugun zuzeneko emanaldiak bildu ditugu webgunean.

  • Ze Esatek!

    Ze Esatek!

Asteburu bizia datorkigu Euskal Herrian, kontzertuen agendari erreparatuz gero. Bilbao BBK Live jaialdiak hamalaugarren edizioa ospatuko du aurten; besteak beste, The Strokes, Liam Gallagher eta Rosalia hartuko ditu Kobetamendiko agertoki nagusiak. Jaialdia amaituta, igandean, Berri Txarraken txanda izango da, 'Berri Txarrak Lagunartean' kontzertu erraldoia antolatu baitu Kobetamendin.

Dena den, horrez gain, jarraian aipatuko ditugu egunotan izango ditugun beste hainbat kontzertu:

OSTIRALA

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak Alegiko plazan emango du kontzertua, Ze Esatek! taldekoekin batera, gauerdian hasita. La Furiak, bere aldetik, Iruñeko sanferminak girotuko ditu ostiral gauean, Foruen Plazan.

Gasteizko Urban Concept aretoko agertokian izango dira Muted eta Rodeo taldeak, 22:00etatik aurrera. Lisabök eta Doble Capak, berriz, Tolosako Bonberean emango dute zuzenekoa.

LARUNBATA

Urtz, En Tol Sarmiento eta Garilak 26 taldeek Bidarrain eskainiko duten kontzertua aipatuz ekingo diogu larunbateko errepasoari. Horrez gain, beste honako hitzordu hauek bildu ditugu: Willis Drummond eta Liher (Pasaiako Gudarien Plazan), Modus Operandi eta Down de Latter (Sopelako Urgitxieta Plazan)