Albisteak

Azaroak 1 eta 2

Brittany Howard eta Glen Hansard, BIME LIVE-eko iragarpen berriak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Róisín Murphy, Phantogram bikotea eta Omago euskaldunak ere iragarri dituzte. GAUA egitarau elektronikoan Helena Hauff, ¿¿¿ Park Hye Jin, Pional, Daphni, Cooper Saver eta Pearson Sound izango dira.

  • Glen Hansard. Argazkia: Mikolaj Ruthkowski

    Glen Hansard. Argazkia: Mikolaj Ruthkowski

Brittany Howard, Glen Hansard eta Róisin Murphy BIME Live jaialdian izango dira datorren azaroaren 1ean eta 2an, antolakuntzak iragarri duenaren arabera. Horiez gain, Phantogram bikoteak ez ezik, Omago euskaldunek ere hartuko dute parte BECeko festa handian.

Glen Hansard musikari irlandarra lehen aldiz izango da BIME LIVE jaialdian, This Wild Willing diskoa aurkezten. 2007an abesti onenaren Oscar saria irabazi zuen Hansardek. Harekin batera, Brittany Howard Alabama Shakes taldeko liderrak eta abeslariak hartuko du parte, funk eta soul doinuekin egindako Jamie lana ezagutarazteko. Bakarka egindako lehen diskoa du.

Róisín Murphyren eszentrizismoa ere ez da faltako, pop abangoardista elektroniko forman. “Incapable” singlea atera berri du, eta Moloko taldeko abeslari ohiak Bilbotik pasako da Europan barrena egingo duen biran.

Phantogram bikotea (Josh Carter eta Sarah Barthel) bueltan da Into Happiness diskoarekin. Omago euskaldunak ere BIME LIVEn izango dira. Pop-rock melodiak lantzen dituen banda da Omago, Soinu Berriak lehiaketaren irabazleak.

Beste urte batez, erritmo dantzagarriek ere tokia izango dute jaialdian, Gaua eremuan. Helena Hauff, Daphni, Pearson Sound eta Pional izango dira protagonistetako batzuk, baita Cooper Saver, ¿¿¿ hego-korearra eta Park Hye Jin ere.

Azkenik, egunez eguneko kartela aurkeztu du antolakuntzak. Egunean zehar izango diren emanaldietarako sarrerak salgai daude, 50 euroren truke.

BIME LIVE

2019ko azaroak 1 eta 2

BEC!

Kartela, egunez egun

Azaroak 1, ostirala

KRAFTWERK 3D
AMAIA
GLEN HANSARD
MORGAN
PHANTOGRAM
AITOR ETXEBARRIA
DO NOTHING
OMAGO

Gaua: DAPHNI / PIONAL / COOPER SAVER

Azaroak 2, larunbata

JAMIROQUAI
BRITTANY HOWARD of Alabama Shakes
CAROLINA DURANTE
THE DIVINE COMEDY
MARK LANEGAN BAND
MICHAEL KIWANUKA
RÓISÍN MURPHY
BANPIRO MAITALEAK (Mursego + Amorante)

Gaua: HELENA HAUFF / PEARSON SOUND / PARK HYE JIN

Eguneko sarrera: 50€ + gastuak

2 eguneko bonua: 85€ + gastuak

Salmenta webgunean