Albisteak

Iragarpena

Zea Maysek disko berria kaleratuko du 2019an

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Campi Camponek ekoitziko du taldearen lan berria, besteak beste, Vetusta Morlarekin eta Jorge Drexlerrekin lanean aritu den ekoizleak.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Zea Mays lan berria prestatzen ari da, eta urtea amaitu baino lehen argitaratuko du. Campi Campón arituko da ekoizpen lanetan, taldeak sare sozialetan jakinarazi duenaren arabera.

"Irailaren 1ean Andoaingo Garate estudioetan hasiko gara gure hamargarren diskoa grabatzen", azaldu du taldeak. Gaineratu duenez, "oso hunkigarria da guretzat Campi Campon ekoizpenean arituko dela iragartzea: Vetusta Morla eta Jorge Drexlerrekin lan egin izan du. Horrez gain, 5 Grammy Latino irabazi ditu bere ibilbidean".

Diskoa Hector Castillok (David Bowie, Björk, Rufus Wainwright, Philip Glass) nahasiko du New Yorken. Castillok ere hainbat Grammy Latino lortu ditu, baita beste zenbait izendapen ere.

"Atsedenik gabe lanean ari gara disko bikaina egiteko", zehaztu dute.