Albisteak

Urriaren 3tik 5era

Sua, Maren, Lukiek eta The Young Wait, Donostikluba jaialdiko Gaztea gauean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Lukiek eta Dupla taldeek ere girotuko dute Intxaurrondo Kultur Elkartean egingo den jaialdia.

  • Sua taldea, Maketa Lehiaketako finalean

    Sua taldea, Maketa Lehiaketako finalean

Sua, Maren, Lukiek eta The Young Wait izango dira aurten Donostikluba jaialdiko Gaztea gauean, urriaren 3an. Trap, hip-hop eta rock doinuak izango dira protagonista jaialdiaren hamalaugarren edizioan.

Hala, Donostikluba Festibalak abiatuko du 2019-2020 denboraldiko Dkluba zirkuitua. Azken urteotan egin duten moduan, taberna-zirkuitua eta bertako musika-taldeak izango dira, Intxaurrondoko Kultur Etxeko kontzertu handiez gainera.

Kartela honako hau da, egunez egun:

URRIAK 3: GAZTEA GAUA

20:00 Doan

Lukiek, Sua, Maren, The Young Wait

Belakoko Josu Ximunen taldea da Lukiek, Mungia eta Seattle edo Nirvana eta Hüsker Du arteko konexioak egiteko gai dena. Sua banda, bere aldetik, Gazteako Maketa Lehiaketako irabazlea izan da aurten. Marenekoek indie folk musika eskainiko dute Donostian. The Young Wait Donostiako taldea da, eta rock-blues musika jotzen dute 2010. urtean ibilbidea hasi zutenetik.

URRIAK 4: TRAP GAUA 21:00

15 / 12 € Cecilio G + Snkt Cecilio

URRIAK 5: TRAP GAUA 21:00

15 / 12 € Kaydy Cain + Dupla