Albisteak

Irailak 6-8

Gatibu, Liher eta ETS taldeak, asteburuko kontzertuen agendan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Huntza, Nøgen eta beste hainbat proposamen izango ditugu ostiralean eta larunbatean.

  • Gatibu

    Gatibu

Datozen egunotan Euskal Herriko agertokietan izango ditugun kontzertuak errepasatuko ditugu Gaztean.

OSTIRALA, IRAILAK 6

Gatibu eta Anita Parker taldeek Lekeitioko festak girotuko dituzte ostiral gauean, 22:30etik aurrera. Liher, berriz, Santurtziko Mamarigan izango da, The Guilty Brigaderekin batera. Senpererako bidea hartuko dute, bere aldetik, Huntza eta Nøgen taldeek, haien udako birekin jarraituz. Senpereko plazan eskainiko dute kontzertua, 22:45ean.

Horiez gain, Modus Operandi eta Itziarren Semeak bandek Ugaoko plazan emango duten zuzenekoa aipatuko dugu.

LARUNBATA, IRAILAK 7

Larunbatean ere ez da musika-hitzordurik faltako. Esate baterako, EraBatera taldea Arteako plazako agertokira igoko da 22:00etan.

Bad Sound, Huntza eta Oxabi Lezamako txosnagunean arituko dira 23:00etatik aurrera.

Azkenik, ezin dugu ahaztu En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Muskildiko plazan emango duen zuzenekoa.