Albisteak

Aurkezpena

Izarok 'Limones en Invierno' diskoa aurkezteko bira iragarri du

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

2020ko martxoaren 7an emango du lehen kontzertua Mexiko Hirian. Ondoren, Donostian, Baionan, Iruñean eta Bilbon ere aurkeztuko du disko berria.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Izaro Andresek kontzertu-bira iragarri du 'Limones en Invierno' diskoa aurkezteko. Proiektua 2020ko urtarrilaren 31ean kaleratuko da, eta lehen kontzertuak martxoan emango ditu. "Invierno a la vista" da aurrerapen gisa estreinatutako pieza.

Oraingoz, honako hitzordu hauek baieztatu ditu mallabiarrak:

-Martxoak 7: Mexiko Hiria, 20:00 (Espacio X)

-Martxoak 11: Txileko Santiago, 22:00 (El Clan)

-Martxoak 21: Donostia, 20:00 (Kursaal)

-Martxoak 27: Baiona, 20:00 (Lauga)

-Martxoak 28: Iruñea, 20:30 (Baluarte)