Musika

Nafarroa Arena

Nizuri Tazuneri eta Leihotikan taldeak, Berri Txarraken agurrean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Ateak 19:00etan irekiko dituzte. Ostiralean, Nizuri Tazunerik joko du zuzenean 21:00etan; larunbatean, berriz, Leihotikanen txanda izango da.

  • Nizuri Tazuneri

    Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazuneri eta Leihotikan taldeek hartu dute parte Berri Txarrakek ostiral eta larunbat honetan Iruñeko Nafarroa Arenan emango dituen agur kontzertuetan. Ateak 19:00etan irekiko dituzte bi egunetan. 21:00etan, talde gonbidatuen txanda izango da, eta 22:30ean hasiko da emanaldi nagusia.

2018ko abenduan Gorka Urbizuk 'etenaldi mugagabea' iragarri zuenez gero, hirukoteak kontzertuz kontzertu eman du urtea, 'Ikusi Arte' birarekin. Besteak beste, milaka pertsona bildu ziren Kobetamendin, uztailean eskainitako kontzertu historikoan. Horrez gain, Euskal Herriko areto eta gaztetxe ugari jarraitzailez bete ditu taldeak, sarrerak guztiak salgai jarri bezain pronto salduta. Madrilen eta Bartzelonan egindako zuzenekoetan ere utzi dute arrastoa Gorkak, Galderrek eta Davidek.

25 urteko ibilbidea atzean utzita, iritsi da Berri Txarraki agur esateko unea.

Honako hau da bi egunetako ordutegia:

Ostirala, azaroak 22

19:00 Ate irekiera

21:00 Nizuri Tazuneri

22:30 Berri Txarrak

Larunbata, azaroak 23

19:00 Ate irekiera

21:00 Leihotikan

22:30 Berri Txarrak