Albisteak

Bilbon

Gatibuk kontzertu berezia emango du martxoan taldearen 20. urteurrena ospatzeko

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Emanaldia Bilbon izango da, Miribillan. Sarrerak salgai daude taldearen webgunean.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Gatibu taldeak 20. urteurrena beteko du 2020an. Hori behar den moduan ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du martxoaren 28an Bilbon, Miribillan: "20 urte, Bixotzetik". Sarrerak aldez aurretik eros daitezke bandaren webgunean.

2018an kaleratutako Azken Indioak diskoa aurkezten aritu dira bizkaitarrak azken urtean. 2002an Zoramena lanaren argitalpenarekin estreinatu zuten diskografia, eta ondoren, beste hainbat lan egin zituzten: Disko Infernu (2005); Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (2008); Zuzenean Bizitzeko Gogoa (2010); Zazpi Kantoietan (2012); Euritan Dantzan (2014); Aske Maite, Aske Bizi (2016).