Albisteak

Zuzenekoak

Urteko lehen asteburuko kontzertuen agenda osatu dugu Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Zetak, Capitan Tortuga eta Soziedad Alkoholika taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, besteak beste.

  • Zetak. Argazkia: Jaime Asua

    Zetak. Argazkia: Jaime Asua

Urteko lehen asteburuko musika-hitzorduak errepasatu ditugu Gaztean.

Ostiralean, esaterako, Soziedad Alkoholika eta NTN taldeek Iruleko Totem aretoa girotuko dute, 20:30ean hasiko den emanaldiarekin. Horrez gain, Capitan Tortugakoek Turgal diskoa aurkeztuko dute Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan, 21:00etatik aurrera.

Aldaka taldeak ere hitzordua du asteburuan: Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Larunbatean ere izango da zer entzun Euskal Herriko agertokietan: Kaskezur eta Ezpalak (Azpeitiako San Agustin Kulturgunean), El Drogas (Bilboko Kafe Antzokian) eta Zetak eta Ezetaerre (Iruñeko Zentral aretoan). Azkenik, Soziedad Alkoholikak asteburuan emango duen bigarren kontzertua aipatuko dugu. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan arituko da No Regretekoekin.