Albisteak

2020an

Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak gipuzkoar taldearen errepertorioa berreskuratuko du

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekide ohiek herrietako musika bandekin joko dituzte Sorotan Beleren abesti gogoangarrienak.

  • Sorotan Bele Gogoan

    Sorotan Bele Gogoan

Aurten 30 urte bete dira Sorotan Bele sortu zenetik, eta, horren aitzakian, 'Sorotan Bele Gogoan' ikuskizuna prestatu dute. Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekide ohiek herrietako musika bandekin joko dituzte pop eta folk taldearen abesti ezagunenak.

Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu herrietako musika bandentzako egokitutako abestien partiturak.

Beraz, herrian bertan Sorotan Bele taldearekin batera jotzeko proposamena luzatu die, taldearen kantuak elkarrekin jotzeko.