Albisteak

Urtarrilak 20

Willis Drummond taldeak figuranteak behar ditu bideoklip berria grabatzeko

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Grabazioa datorren astelehenean egingo dute, Heletan, 11:00etatik 18:00etara.

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

Willis Drummond taldeak bideoklip berria grabatuko du Heletan datorren astelehenean, urtarrilaren 20an. Facebook bidez azaldutakoaren arabera, estrak behar dituzte bideoan parte hartzeko. Animatzen den orok mezu pribatu bat bidali beharko du zehaztapen gehiago jasotzeko. Grabazioa Heletan izango da, 11:00etatik 18:00etara.