Albisteak

Bilbon

Enkorek larunbat honetan emango du azken kontzertua, Bilborock aretoan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Aneguria eta Aiama ere izango dira oholtza gainean, taldearen agur emanaldian parte hartzeko.

  • Enkore taldea

    Enkore taldea

Enkorek agur esango dio hamar urteko ibilbideari larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, Bilborock aretoan.

Aneguria eta Aiama gonbidatu dituzte, taldearen agurrean parte hartzeko. Lagun eta familiarteko kontzertua izango dela azaldu du Xabi Hook Gaztean, baina sorpresak ere egongo direla aurreratu du.

Zuzenekoa 20:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da.