Albisteak

Agenda

Kontzertuz kontzertu ibiliko gara urtarrileko azken asteburuan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Zea Mays, Izaki Gardenak, Xabi Bandini eta beste zenbait talde eta musikari izango dira asteburuan gurean kontzertua eskaintzen.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Musika-hitzordu ugari izango ditugu datozen egunotan Euskal Herrian, eta Gaztean laburpena egin dugu, horietako batzuk aipatzeko.

Ostiralean, besteak beste, Izaki Gardenak eta Xabi Bandini Amurrioko Burubio Kultur Elkartean arituko dira zuzenean jotzen, 22:30ean hasita. Horrez gain, Azpeitiko gaztetxean hiru taldek joko dute ostiral gauean: Rodeo, Polibyus eta Ezpalak. Sharon Stoner taldekoek, berriz, Iruñeko Infernu taberna girotuko dute.

Hitzordu bikoitza izango du Saia Goait taldeak asteburuan. Ostiral gauean, Lizarrako Katxetas tabernan eskainiko dute kontzertua. Larunbatean, berriz, Munitibarren izango da, Arkada Social eta Kinki Boys taldeekin. Bi emanaldietan, 2019an argitaratu zuten diskoa aurkeztuko dute.

Larunbata berezia izango da Enkore bandarentzat. Izan ere, hamar urteko ibilbidea atzean utzita, agertokiei agur esatea erabaki du. Hori dela eta, kontzertua antolatu dute Xabi Hook eta konpainiak Bilborock aretoan. Aiama eta Aneguria izango dituzte lagun. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Bestetik, honako zuzeneko hauek ere bildu ditugu gure agendan: Zea Mays (Iruñeko Zentral aretoa), Viva Suecia (Gasteizko Jimmy Jazz) eta Kazkezur eta Rukula (Gernikako Trinkete Antitxokoa).