Albisteak
Nobedadea
Izarok "Limones en Invierno" diskoa kaleratu du
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Otsailaren amaieran abiatuko du hamar abestiz osatutako proiektua zuzenean aurkezteko bira.


Izarok hamar abestiz osatutako disko berria argitaratu du: Limones en Invierno. Orain arte egindako lanik intimoena eta pertsonalena dela azaldu du mallabiarrak.
Otsailaren amaieran abiatuko du proiektua zuzenean aurkezteko bira. Dagoeneko agortu ditu martxoaren 21ean Donostiako Kursaalen emango duen kontzerturako sarrerak; hori dela eta, beste hitzordu bat antolatu du martxoaren 29rako.
Madrilen emango du birako lehen kontzertua, otsailaren 23an. Ondoren, honako hauek dira orain arte iragarritako datak:
Martxoak 7: Mexiko Hiria
Martxoak 27: Baiona
Martxoak 28: Iruñea
Apirilak 18: Arenas de San Pedro, Avila
Maiatzak 2: Bilbo
Ekainak 20: Txileko Santiago

