Albisteak

Martxoaren 28an

Gatibuk sarrera gehiago jarri ditu salgai Bilboko kontzertu berezirako

Gaztea

Taldearen 20. urteurrena ospatzeko, emanaldi berezia antolatu dute Miribillan, martxoaren 28an. Abenduan salgai jarritako sarrera guztiak agortuta daude jada.

  • Gatibu taldea

    Gatibu taldea

Gatibuk sarrera gehiago jarri ditu salgai datorren martxoaren 28an Bilbon eskainiko duen kontzertu berezirako. Taldearen 20. urteurrena dela eta, 'Gatibu Bixotzetik' emanaldia iragarri zuten abenduan. Orduan salgai jarritako sarrera guztiak agortuta daudenez, espazioa handitu eta toki gehiago eskaintzea erabaki dute.

Sarrerak Gatiburen webgunean eros daitezke.

Autobus zerbitzu bereziak izango dira egun horretarako.