Albisteak

Irailak 18-19

Kase.O, Lola Indigo, Zetak eta Green Valley Donostia Festibalean izango dira

Gaztea

Fernandocosta, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef ere iragarpen berrien artean daude.

  • Zetak

    Zetak

Kase.O, Lola Indigo, Zetak eta Green Valley Donostia Festibala jaialdian izango direla iragarri du antolakuntzak. Horiez gain, Fernandocosta, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef ere iragarpen berrien artean daude. Jaialdiaren hamargarren edizioa irailaren 18an eta 19an egingo dute, Gipuzkoako hiriburuko Hipodromoan.

Batetik, Kase.O raperoa da zerrendaburuetako bat, espainiar estatuko rap munduko adierazgarri garrantzitsuenetako bat; bestetik, berriz, Lola Indigo artista madrildarra ere kartelburuen artean dago. Fernandocosta, Zetak, Green Valley, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef dira gainerako artistak. Izen horiek gehitu behar zaizkie lehendik iragarrita zeuden hauei: Dellafuente, Don Patricio, Los Chikos del Maiz, Dupla, Guitarricadelafuente, Hakima Flissi eta Huntza.

Hamargarren urteurrena izanik, hainbat berrikuntza prestatu dituzte: hala nola, eguneko programazioa Lasarten, eta "Red Bull Batalla de los Gallos Exhibicion" enblematikoa, punta-puntako inprobisatzaile trebeenak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka: Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Dj Verse, besteak beste.

Azken urteotan ikusle kopurua ugaritu dela ikusita, Donostia Festibalaren zerbitzuak sendotu egin dituzte. Aurten, antolatutako bidaiez gain, kanpalekua ere izango du jaialdiak, eremuaren ondoan. Gazteenek eta familiek ere jaialdira joateko aukera izan dezaten, 11 urtetik beherako umeak doan sartu ahal izango dira, heldu batekin etorriz gero.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta martxoaren 4ra arte prezio berezian eskuratu ahal izango dira: 50 euro.

DONOSTIA FESTIBALA

Donostiako Hipodromoa

2020ko irailaren 18an eta 19an

KASE.O

DELLAFUENTE

LOLA INDIGO

DON PATRICIO

LOS CHIKOS DEL MAÍZ

FERNANDOCOSTA

ZETAK

GREEN VALLEY

NIL MOLINER

MAFALDA

GUITARRICADELAFUENTE

MORAD

FUNZO & BABY LOUD

HUNTZA

LA FURIA

VÍCTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO Y DJ KAEF

DUPLA

HAKIMA FLISSI

RED BULL BATALLA DE LOS GALLOS EXHIBICION

ZASKO MASTER · BNET · ARKANO · SKONE · DJ VERSE

Sarrerak:

www.donostiafestibala.com

Bonuaren eskaintza: 50 euro, martxoaren 4ra arte.

Kutxabank deskontua: Lehenengo 400 bonuek 8 euroko deskontua izango dute, eta txartel bakoitzarekin gehienez ere bonu bat erosi ahal izango da. Erosketa egiteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua.