Albisteak
Emanaldia
Gatibuk 20. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia aurkeztu du
Gaztea
Horrez gain, taldearen ibilbidea omentzeko egindako bideoklip berria ere estreinatu dute gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan.


Gatibuk 20 urte beteko ditu aurten, eta kontzertu berezia antolatu dute martxoaren 28an Bilbon, Miribillan. Emanaldia aurkeztu dute gaur goizean taldekideek, taldearen ibilbidea omentzeko egindako bideoklipa estreinatzeaz gain.
Aurkezpena amaituta, zuzenean abestu dute "Bixotzetik" kantua.
Hasieran salgai jarritako sarrerak agortu ostean, Miribillako beste gune bat irekiko dute, 2.500 toki gehiago eskaintzeko.