Albisteak

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Belako, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañaga, 'Gure Ahotsak' kontzertuan

Gaztea

Donostia Kulturak antolatuta eta Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, emanaldi berezia eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokian, martxoaren 6an.

  • Gure Ahotsak kontzertuaren aurkezpena

    Gure Ahotsak kontzertuaren aurkezpena

Belakok, Marenek, Sara Zozayak eta Ainhoa Larrañagak hartuko dute parte aurten Donostia Kulturak antolatutako 'Gure Ahotsak' kontzertu berezian.

Emakume musikarien lana balioesteko helburuz, hiru emakume bakarlari eta bi emakumez eta bi gizonez osatutako talde bat izango dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan martxoaren 6an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez.

'Gure Ahotsak' 2019an egin zen estreinakoz, eta aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute Donostia Kulturako arduradunek.